Turbo Expander Unitatea berriro indarrean

Petronorrek jakinerazi nahi du, FCC unitateari erantsitako Turbo Expander energia berreskuratzeko unitatea berriro ere indarrean jarri dela, astelehenetik aurrera beharrezko operazio-doikuntzak amaitu ostean.

Erabaki honen berri eman zaie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.