“Energia Kontzientziaz” programan izena emateko epea luzatu da

DBHko ikasleak “Energia kontzientziaz” programan parte hartzen.
Repsol Fundazioaren “Energia Kontzientziaz” hezkuntza-programaren edizio berri honetan parte hartu nahi duten ikastetxeek izena eman dezateke oraindik. Epea 2018ko urriaren 29an amaituko da.

Energia Kontzientziaz” deritzona Repsol Fundazioaren hezkuntza-programa da, DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleei energiaren erabilera eraginkorragoa egiten irakastea xede duena, ikastetxearen auditoretza energetikoaren simulazio baten bitartez. Txostenik onenek “Energia Kontzientziaz” Lehiaketan parte hartu eta 7.000 edo 3.000 euroko sariak irabazi ahal izango dituzte auditoretzan zehaztutako hobekuntzak abian jartzeko.

Jarduera honetan, ikertzeko, komunikatzeko eta taldeka lan egiteko gaitasunak sustatzen dira, eta horretarako, ikasleek Repsolen boluntarioen laguntza izango dute, izan ere, boluntario hauek eskola-egun osoa emango dute ikasgelan zenbait tailer eta jarduera praktiko egiteko.

Ikastetxeak urriaren 29ra arte inskriba daitezke heziketa-programa honetarako fundacionrepsol.com webguneko formularioaren bitartez, eta bertan, “Energia kontzientziaz” ekimenean parte hartzeko baldintzak ere kontsulta ditzakete.

Repsol Fundazioak beharrezko material guztiak banatuko ditu eta parte-hartzea erabat doakoa izango da. Deialdia Madril, Murtzia eta Kantabria autonomia-erkidegoetako, A Coruña, Ciudad Real eta Tarragona probintzietako eta Bizkaiko Lurralde Historikoko ikastetxeei zuzenduta dago.