Indarrean daude jadanik erregai eta ibilgailuen arteko bateragarritasunari buruzko etiketa berriak

Gure hornitegietan honela egongo da identifikaturik erregaia.
Urriaren 12az geroztik, indarrean dago jadanik errepideetako hornitegi zein ibilgailuetarako kode bisual bakarraren erabilera Europako herrialderik gehienetan.

Kontsumitzaileei ibilgailuekin bateragarriak diren erregaiak aukeratzen eta andela betetzerakoan hutsegiteak saihesten laguntzeko asmoz, Europar Batasunak derrigorrezko etiketatze sistema berri hau abiarazi du erabilera publikoko hornitegi guztietan eta 2018ko urriaren 12tik aurrera lehendabiziko aldiz merkaturatutako edo matrikulatutako ibilgailuetan.

Biribila, laukia eta erronboa dira, letra eta zenbaki jakin batzuekin batera, europar guztioi ibilgailurako erregai egokia identifikatzen laguntzeko aukeratu diren forma geometrikoak. Araua Europar Batasuneko kide diren 28 estatuetan aplikatu da, baita Islandian, Liechtensteinen, Norvegian, Mazedonian, Serbian, Suitzan eta Turkian ere.

Honela, gasolindegietan, erregaia goiko irudian ikus daitekeen bezala identifikatuko da, eta etiketa horiek bokerelen tapoietan nahiz hornigailuetan izango dira ikusgai.

Informazio gehiago, hemen.