“Andeletan energia aurrezten ikastea”, Repsolen 2018ko proiekturik berritzaileenetakoa

Proiektua garatu duen lan taldeak saria jasotzen.
Petronorren Andeletako Eragiketa arloko teknikaria den Iñigo Gómez Paradaren partaidetzaz gauzatutako “Andeletan energia aurrezten ikastea”  da Repsolen IN Sarietan aitortutako proiektuetako bat, ikasketetan oinarritutako Berrikuntzaren kategorian.

Proiektu honen bitartez, Repsol Taldeko findegi bakoitzaren Andel Parkearen energia-eraginkortasunari buruzko auditoretzak egiteko protokoloa finkatu da. Horretarako, Konpainiaren findegietako pertsonek osatutako lantaldea eratu zen, prozeduraren lehenengo zirriborroa taxutzeko aztertu zen dokumentazioa bildu eta lantzeko. Ondoren, auditoretza pilotua egin zen A Coruñan, eta protokoloa zehaztuago zegoela, antzeko ikuskaritzak egin ziren jarrian Petronorren, Tarragonan, Cartagenan eta Puertollanon.

Iñigo Gómez Paradaren esanetan, proiektua Zuzendaritzak emandako ezein agindurik gabe sortu zen: “Maria del Carmen Martínez Valiñok A Coruñatik bultzatuta, lantaldea ekarpenak borondatez egiteko prest geunden pertsonen artean eratu zen. Saria sei pertsonak jaso genuen arren, proiektuan askoz ere jende gehiagok parte hartu du garapenaren etapa desberdinetan”.