Ibilen zuzendari nagusi Aitor Arzuegak EVEk eta Repsolek etorkizunari aurrea hartzeko izan duten gaitasuna nabarmendu du, “haien ikuspegi estrategikoagatik eta hedapen-fasean egindako inbertsioagatik”. Gainera, argi utzi du “Ibiletik karga azkarreko azpiegitura publikoaren aldeko apustuari eusten diogula, ibilgailu elektrikoa zabaltzen eta mugikortasun-era berrietarako sarbidea demokratizatzen lagun dezakeen osagai bezala, norberaren jabetzako garajea izan ala ez (kaga nagusia eta merkeena aparkalekuetan egingo dela suposatzen da, halakorik izatekotan)”.
Aitor Arzuagak ziurtatu duenez, Ibil “oldakorra izango da” etorkizun hurbilean elektrolinera gehiago zabaltzeko asmoari dagokionez, eta haren iritziz, litekeena da 2040an saldutako ibilgailu guztiak elektrikoak izatea.