Nerea argitaletxeak argitaratutako eta Mikel Lertxundi arte-historialariak idatzitako liburua euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz egin da. Gainera, liburuak Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria den Miguel Zugaza museografoaren hitzaurrea du.
Juan Luis Goenaga euskal pinturako izenik handienetakoa bihurtu da gaur egun. Haren lanak euskal orografian eta kliman inspiratuta daude, sorterriarekin sentitzen duen atxikimendu sakona islatuz. Artista pozik aurkeztu da bere obra liburu honetan bilduta ikusteagatik eta esan du berak “erosiko lukeela”.
Liburu honen argitalpenak Petronorrek artea eta kulturaren bultzadan duen konpromisoa agerian uzten du, “kultura sormena eta garapena delako, industria garapenaren eta gizarte garapenarern arteko harremanaren sustatzaile eta testigu”, gaineratu du Amatiño Petronorren Komunikazio burua.
Prentsa oharra, hemen.