Repsol Elektrizitatea eta Gasa jaio da

Repsol Elektrizitatea eta Gasa.
Trantsizio energetikorako bidean beste aurrerapauso bat emanez, Repsolek elektrizitatea eta gas naturala txertatu ditu bere negozio-zorroan. Atzodanik, azaroak 5, jarduera berri hau garatuko duen Repsol Elektrizitatea eta Gasa deritzon filialak abangoardiako soluzio digitalak eta abantaila esklusiboak tarteko dituen eskaintza erakargarria zabaldu du Estatu osoan.

Azaroaren 2an sinatutako behin-betiko akordioari esker, ekainaren 27an erositako Viesgoko aktiboen integrazioa osatu zen, eta horren ondorioz, Konpainia Espainiako elektrizitate merkatuko eragile garrantzitsua bihurtu da, 750.000 bezero inguruko zorroa tarteko (txikizkako merkatuaren % 2ko kuota). Elektrizitatearen eta gasaren merkatuan % 5etik gorako kuota eta 2,5 milioi bezero lortzea da konpainiak 2025erako finkatu duen helburua.

Repsolen merkataritza-eskaintza handitzeko eragiketa hau guztiz bat dator Plan Estrategikoan ezarritako trantsizio energetikoaren aldeko helburuekin, izan ere, Konpainiak merkaturatutako elektrizitate guztiak % 100 isurketa txikikoa dela dioen ziurtagiria izango du.

Mavi Zingoni Repsol Elektrizitatea eta Gasaren Kontseiluko presidentea da filial berriko zuzendaritza taldeko burua, baina aldi berean, Repsoleko Downstreameko Zuzendaritza Nagusian jarraituko du. Filialeko kontseilari ordezkaria, aldiz, Francisco Vázquez izango da, orain arte Repsoleko Fintze arloko zuzendari exekutiboa izandakoa. Egoitza soziala Santanderren mantenduko da eta 400 langile baino gehiago izango ditu, gehienak Viesgotik etorritakoak.