Petronorrek eta Elhuyar Fundazioak finketa-industriaren arloko hiztegi eleaniztun bat argitaratu dute

Garbiñe Alkiza, Leire Cancio eta Elías Unzueta, gaur goizean.
-Petronor Oil&Gas Hiztegiak 1.500 kontzeptu espezializatu baino gehiago eta 300 bat definizio tekniko jasotzen ditu, 21 arlotan sailkatuta.

-Petronorren 50. urteurreneko ospakizunen barruan argitaratu da hiztegia, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez, euskararen normalizazioari lagundu nahian.

-Hiztegia egiteko prozesuan, Elhuyarreko terminologo-taldeak eta Petronorreko adituek hartu dute parte.

Elías Unzueta, Petronor Innovación-en kudeatzaileak eta Leire Cancio Orueta Elhuyar Fundazioaren zuzendariak, Garbiñe Alkiza proiektu-zuzendariarekin batera, Petronor Oil&Gas Hiztegi espezializatua aurkeztu dute gaur Bilbon, oil & gas sektoreko kontsulta-tresna bat 1.500 kontzeptu espezializatu baino gehiago eta 300 bat definizio tekniko jasotzen dituena 21 arlotan sailkatuta.

Obra hori, Petronorren 50. urteurreneko ospakizunen barruan aurkeztua, oso erabilgarria izango da finketa-industriako profesionalentzat eta sektorean bidea egiteko trebatzen ari diren gazteentzat.

Hiztegia Interneten kontsultatu daiteke, eta lau hizkuntzatan argitaratu da: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Hala, lagungarri izango da euskararen normalizaziorako, eta ikusgaitasuna emango dio euskarari, beste hizkuntza batzuen alboan, sektoreko terminologiaren bidez.

Petronor Oil&Gas Hiztegia egiteko prozesuan, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko terminologo-taldea jardun da aholkulari, eta Petronorreko adituek ere hartu dute parte, prozesu osoan beren ezagutza eta iritziak partekatuz. Halaber, findegiaren dokumentazioko terminologia baliatu da proiektuan, oinarri gisa.

Elhuyar Fundazioak 45 urte daramatza lanean euskara zientziaren eta teknologiaren arloan sendotzeko, eta Petronorrek ere bat egiten du egiteko horretan. Sortu zenetik igaro diren 5 hamarkadetan, findegiak konpromiso sendoa izan du euskararekin, eta beste bultzada bat eman dio orain argitalpen honekin, energiaren arloan euskara erabiltzeko bide emanez.

Bi hitz Petronorri buruz

Petronorrek urtean 12 milioi tona petrolio gordin ekoizteko ahalmena du, eta Espainiako findegirik handiena da. 940 langile ditu, eta, zeharka, 6.200 pertsonari ematen die lana; beraz, inguruko enplegu-sortzailerik handiena da. Azken bost urteotan, 1.200 milioi euroren inbertsoak aurreikusi ditu.

Petronorrek eragina da Bilboko Portuko mugimenduaren % 40 baino gehiago. Bere ekoizpenaren heren bat baino gehixeago esportatzen du; hots, Bizkaiko esportazio guztien % 18,21 egiten ditu, eta Euskadiko ekoizpen osoaren % 9,7 dagokio. Ogasunari urtean 700 M€-tik gorako ekarpena egiten dio, batez beste; Bizkaiko bilketa garbi osoaren % 10.