Zabalburu Ikastetxearen Analisi eta Kontroleko ikasleek Petronor bisitatu dute

Zabalburu Ikastetxearen Analisi eta Kontroleko ikasleak Petronorreko laborategian.
Bilboko Zabalburu Ikastetxearen Laborategiko Analisi eta Kalitate Kontroleko Goi Mailako Graduaren 2. mailako ikasle taldeak Petronorren laborategia bisitatu du.

Miguel Ángel Sinobas Petronorren Laborategi gerentea, Nerea Mendizabal Laborategi kudeatzailea eta Estibalitz Cervero Kromatografia burua haiekin izan ziren, analisi kimikoko ekipoen funtzionamendua azaltzeko. Gainera, findegiaren hainbat produktu eta haien ezaugarriak ezagutzera eman zizkieten.

Ondoren, bisitariek findegiaren funtzionamenduari buruzko hitzaldia jaso zuten Muñatonesen.