Partikula iragazki berria FCC-ko tximinian

Petronorrek FCC unitateko tximinian are eraginkortasun handiagoa lortzeko sistema berria ezarri du. Partikulak bereizteko iragazki berritzailea da, eta oraingo geldialdiaz baliatuta abiarazi da.

FCC unitateak zikloi batzuk erabiltzen zituen tximinian gora zihoazen gas-korronteetako partikulak bereizteko. Zikloi-multzo horren laugarren etaparen ordez, iragazki eraginkorrago hau ezarri da.

Esku-hartze hau, Repsoleko Ingeniaritza zuzendaritzaren laguntzaz garatua, partikulen isuriari buruz Europako legerian txertatu eta Eusko Jaurlaritzak Euskadira ekarri dituen zenbait aldaketaren ondorioz egin da.

Horrela, geldialdiaren ondoren, Petronorreko FCC unitateak ingurumen arloko hobekuntza garrantzitsua tarteko duen sistema eraginkorragoa izango du.