Gaur, martxoak 22, Uraren Munduko Eguna da, eta Petronorrek baliabide natural horren kudeaketa integral zorrotzaren aldeko konpromisoaz ospatuko du, eguneroko jardunean nazioarteko erakundeek gomendatutako iraunkortasun printzipioak aplikatuz: murriztea, berrerabiltzea, birziklatzea.
Hasiera-hasieratik, eta 50 urte igaro dira dagoeneko, Petronorrek aldian aldiko teknologia erabilgarririk onenak hautatu ditu ur kontsumoa murrizteko, horren % 30 berrerabiliz eta instalazioetan barna birzirkularaziz.
Euskal Herriko Unibertsitateko adituen lankidetzaz, inguruneko uraren kalitatea monitorizatu eta balioztatzen da. Azterlanen emaitza positiboen arabera, “inpaktua txikia edo ezdeusaren parekoa” da ingurune hartzailean. Kontrol estazioen monitorizazio honek ingurumen kalitate handia iradokitzen du ekoadierazle guztietan, eta horrek espezieak berriro sartu eta finkatzea ahalbidetzen du, berez nahiz erakunde eskumendunen ekimenez.