‘Negociador’ (Borja Cobeaga, 2014) eta ‘Loreak’ (Jon Garaño eta José Mari Goenaga, 2014) izango dira apirilaren 12 eta 14an euskal zinemaren zikloak eskainiko dituen filmak. Honakoa Bilboko Arte Ederretako Museoko auditorioan ari da egiten, Petronorrek babestutako ‘68aren ostean’ erakusketaren inguruan. Lehena 17:30etan emango dute barikuan, eta 19:30 domekan; eta bigarrena, alderantziz.
‘Negociador’ komedia bat da, eta Ramón Barea eta Josean Begoetxea dira protagonistak. Honakoaz dihardu: Manu Aranguren euskal politikaria espainiar gobernuaren solaskide da honek ETArekin duen negoziazioan. Prozesu hotsandiko eta kalkulatua barik laster jabetuko da kasualitatez, hankasartzez eta gaizki ulertuz betetakoa dela eta negoziatzaileen arteko harreman pertsonalak izango direla gatazka gainditzeko gakoa.
‘Loreak’ oihartzun handiko filma izan zen. Nagore Aranburu eta Itziar Aizpuru dira protagonistak. Aneren bizimodua aldatu egiten da halako batean, modu anonimoan astero etxean lore erramu bat jasotzen hasten denean. Aldi berean, lore misteriotsu batzuek Lourdes eta Tereren bizimoduan ere eragingo dute.