Muskizko ostalariek findegia bisitatu dute

Gualber Atxurra ostalariekin Findegiko "Ikuspegi" behatokian.
Muskizko ostalari taldeak Petronor bisitatu zuen atzo, findegiaren instalazioak gertutik ezagutzeko xedez.

Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikaria eta Iñaki Sendín Segurtasun burua Muñatones Jauregian izan ziren haiekin. Bertan, haien kolaborazioa etenaldietan eskertu zieten, epe horretan beraien zerbitzuen eskaera handitzen baita.

Ondoren, Findegitik barrena ibilbidea hasi zuten, Etenaldia izango duen 1. Findegiaren aurrean dagoen, “Ikuspegi” behatoki berrian geldialdia eginez. Gualber Atxurrak Petronorren historia kontatu zien eta finketa prozesu konplexuaz informatu.

1/2 Kontrol Gela bisitatu ostean Luzero Puntako Itsas-terminalera gerturatu ziren.