Instalazioak hobetzeko lan hauei esker, findegia seguruagoa izango da, prozesuaren ikuspegitik nahiz pertsonentzako eta ingurumenarentzako arriskuen prebentzioaren ikuspegitik. Horrekin batera, ingurunearen gaineko inpaktuak murrizten eta prozesuen eraginkortasuna nahiz iraunkortasuna hobetzen lagunduko du.
Garrantzi handikoa da bereiztea inbertsioaren guztizko zenbatekoa eta geldialdian bertan erabili beharreko inbertsio horren kopurua. Inbertsio prozesuan, hainbat ordainketa egin behar dira ingeniaritza kontzeptuala zein oinarrizko ingeniaritza eta ingeniaritza xehatua ordaindu behar dira, eta horiekin batera, ekipoen eta materialen kostuak hartu behar dira kontuan, baita geldialdia egiteak dakartzan berezko kostuak ere. Geldialdian sortzen diren kostuak aipatuz gero, horrexeri dagozkion muntaketa lanetarako diruaz hitz egin beharko genuke: 11 M€ baino gehiago. Alabaina, inbertsio horien guztizko zenbatekoa ematekotan, kopurua 22,6 M€ inguruko izango litzateke.
Geldialdi honetan, 106 muntaketa egiteko eta beste horrenbeste inbertsio bideratzeko lanak aurreikusi dira. Lanen erdiak gutxi gorabehera garai honetan bertan amaituko dira, eta besteei esker, gerora lan horietan jarraitzeko konexioak finkatuko dira. Adibidez, geldialdi honetan, konexioak bukatuko ditugu Ingeniaritza Zuzendaritzak hidrogenoa aberasteko lantegi berriko lanekin jarraitu ahal dezan.
Gainera, garrantzi handiko aldaketak aurreikusi dira petrolio gordinaren labean. Aurretiaz berotzeko sistema konbektiboa instalatuko da (Iberiar Penintsulako findegietan gaurdaino dagoen handiena), eta lurrunak sortu beharrean, gordinaren beroketaren eraginkortasuna hobetuko da. P1 Unitateko “Packinox” aldagailua azken belaunaldiko aldagailu batez ordezkatuko da, eta aldaketak egingo dira N1, G1 eta G3 erreakzio-ataletan, beste hainbat lanen artean.