Manu Núñez, Petronor Innovación-eko zuzendari berria

Manu Núñez.
Manu Núñez, orain arte Petronorreko Ingeniaritza eta Garapen Zuzendaria, Petronor Innovación-eko zuzendari berri izendatu dute.

Núñez-ek, kimikan espezializatutako ingeniari industriala, Master bat dauka Enpresen Administrazioan eta Kudeaketan, eta beste bat Efizientzia Energetikoan. 1991n sartu zen Petronorren Prozesu-ingeniari moduan eta 2016ko ekainetik zeraman Ingeniaritza eta Garapeneko arduradun gisa.