Geldialdietan, Informazio-Teknologien Sailaren jarduna, Geldialdien Segurtasun eta Koordinazio Sailak enpresa kontratistetako langileen kokalekuak zehazten dituen unean bertan hasten da. Informazio-Teknologien Sailak konektibitate informatikoa errazteko modua aztertu eta beharrezko zereginak betetzen ditu Instrumentazioak zuntz eta UTP sareak, wifi antenak eta abar zabal ditzan. Ondorengo pausoa sareko elektronika, sarbide-guneak, barrutiak eta instalazio berri horiek konpainiaren sare informatikoan integratzeko behar den gainerako guztia konfiguratzea da.
Lanpostuen araberako beharrak finkatu ondoren, nolako ekipamenduak lekualda daitezkeen aztertu eta behar berriak zehazten dira, ordenagailurik ez duten pertsonenak zein lan espezifikoak egiteko beste lantegi batzuetatik etorri edo kontratatu diren langileenak. Ondoren, ekipoak prestatu eta instalatzen dira, bertatik bertara. Telefonoak, ordenagailuak, inprimagailuak eta baimen-sinatzaileak dira, nagusiki, ekipamendu horiek.
Mugikortasunaren goraldiarekin bat etorriz, hainbat ATEX smartphone ere banatzen dira, mugikortasunerako Launcherraz konfiguratuta, zenbait aplikazio erabili ahal izateko; hala nola, lan-baimenak, geldialdiaren aplikazio mugikorra, Supervisor Task, GESIP, etab.
EAZeko lan horiek guztiak, Repsolen zerbitzu honen penintsula osorako adjudikazioa duen IECISA enpresaren laguntzailea den, Sermicroko teknikariek egingo dituzte, Asier Carro ITko teknikariaren gainbegiradapean. Gainera, ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko, normalean 07:15etik 17:30era bitartean lan egiten duen EAZaren ordutegia 07:15etik 20:00etara bitartekoa izango da geldialdiaren lehenengo asteetan.
Gorabeherak konpontzeko, Repsolen Laguntza Mahaia (RLM) eta Konpainiako ordenagailu guztien idazmahaian dagoen EAZ aplikazioa erabil daitezke. Alabaina, Geldialdiak dirauen bitartean, telefono zenbaki bat abiaraziko da presazko gorabeherak artatzeko.
Geldialdia amaitu ondoren, Informazio-Teknologien Saila arduratuko instalatutako guztia desmuntatzeaz eta ekipoak formateatzeaz berriz ere erabiltzeko moduan egon daitezen.