Vasconiako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia errealitatea da jada

Rosa Aierbe, Emiliano López Atxurra, Gregorio Monreal eta Roldán Jimeno, “Notitia Vasconiae”-ren lehen liburukiaren aurkezpenean.
“Funtsezkoa da nondik gatozen jakitea nora joan nahi dugun jakiteko”,  esan du Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak ‘Notitia Vasconiae: Vasconiako historialari, legelari eta pentsalari politikoak’ deritzan egitasmoko lau liburukietako lehenengoaren aurkezpenean. Honakoa Iura Vasconiae Fundazioak abiarazi zuen iaz Eusko Jaurlaritzaren eta Petronorren babespean.

Iura Vasconiae Fundazioko presidente Gregorio Monrealek “funtsezko kultura azpiegitura”  iritzi dion lan hau Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustukoak, Nafarroako Publikoak, Nafarroakoak, Kantabriakoak eta Pabekoak osatutako batzorde zientifiko baten elkarlanaren emaitza da, Renoko Nevadako Unibertsitatearen lankidetza ere izan duena.

Lehen liburuki honetan Antzinaroa, Erdi Aroa eta Modernoa biltzen dira, eta beste hiruk osatuko dute, aro garaikideko historialariei, legelariei eta pentsalari politikoei buruzkoek.

‘Notitia Vasconiae’ko zuzendari Roldán Jimenok zehaztu duenez, gaztelerazko edizioa Marcial Pons editorialarena da, euskarazko itzulpena Iura Fundazioak berak argitaratuko du eta ingelesezko bertsioa Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroari egokituko zaio. Frantsesezko itzulpena ere egitekoa da. Hizkuntza guztietan, ‘Hiztegia’ Fundazioaren webgunean egongo da, www.iuravasconiae.eus.

Lehen liburukia aurkeztu baino lehen, Gregorio Monrealek, Fundazioaren izenean, eta Emiliano López Atxurrak, Petronorrenarenean, lankidetza hitzarmen berri bat sinatu dute datozen hamabi hilabeteotan bigarren liburukia osatzeko eta argitaratzeko.

El Diario Vascon, hemen.