Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak, Prebentzio, Su-Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzua (PSISZ) eta Findegiko Segurtasun Saila hainbat bilera egiten ari dira, edozein larrialdi-egoerari aurre egiteko Petronorrek erabilgarri dituen bitarteko eta baliabideei buruzko ezagutza hobetzeko.
Bilera horien bitartez, zehatz-mehatz ezagutu ahal izango dituzte zeintzuk diren bakoitzari dagozkion eginkizunak balizko larrialdirik gertatzekotan, beharrezko baliabideak koordinatzeko eta alde guztien mesedeko lankidetza-esparru gero eta hurbilagoa lortzeko asmoz.
Hori dela eta, irailaren 16tik urriaren 3ra bitartean, ez da batere arraroa izango Findegian Aldundiko suhiltzaileen ibilgailuak aurkitzea.