Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak Petronorreko Segurtasun Sailarekin elkartu dira

Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileen eta Petronorreko Segurtasun Sailaren arteko batzarra.
Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak, Prebentzio, Su-Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzua (PSISZ) eta Findegiko Segurtasun Saila hainbat bilera egiten ari dira, edozein larrialdi-egoerari aurre egiteko Petronorrek erabilgarri dituen bitarteko eta baliabideei buruzko ezagutza hobetzeko.

Bilera horien bitartez, zehatz-mehatz ezagutu ahal izango dituzte zeintzuk diren bakoitzari dagozkion eginkizunak balizko larrialdirik gertatzekotan, beharrezko baliabideak koordinatzeko eta alde guztien mesedeko lankidetza-esparru gero eta hurbilagoa lortzeko asmoz.

Hori dela eta, irailaren 16tik urriaren 3ra bitartean, ez da batere arraroa izango Findegian Aldundiko suhiltzaileen ibilgailuak aurkitzea.