Borja Liaño Muskizko alkateak, Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako alkateak, Iosu Udaeta Artzentalesko alkateak, Txus Gomez Enkarterrialdeko gerenteak eta Mónica Alonso ‘Burdinmendi – Montes de Hierro’ Bide Berdearen arduradun-koordinatzaileak jaso zuten saria ostegunean, Letonian antolatutako ekitaldi batean. Sariari esker, Bide Berdea nazioarteko erreferente bihurtu da, eta Petronorrek Bide Berdea ezagutzera emateko ekimenetan parte hartu du.
‘Burdinmendi – Montes de Hierro’ Bide Berdeak 42,5 kilometroko luzera du antzinako meatzarien trenbideak Artzentales, Galdames, Sopuerta, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena udalerrietan barna osatzen zuen ibilbidean zehar, Enkarterriko eskualdean, Bizkaian. Bide Berdeak 9.000 bisita jasotzen ditu hilean batez beste, baina jarduera handieneko hilabeteetan, 13.000 bisita baino gehiago izaten ditu.