Garazi Biain, West Side Story musikalerako sarreren irabazlea

Garazi Biain.
Garazi Bian muskiztarra Petronorrek West Side Story, Brodwayko klasikoetako bat, Arriaga Antzokian disfrutatzeko abuztuan zozkatu dituen 2 sarreren irabazlea da.

Leonard Berstein-en maisu lan honen antzezpena irailaren 7an izango da, arratsaldeko 17:00etan. Garazik, pozik, musikalak gustuko dituela esan du eta Arriagan West Side Story ikusteko asmoa zuela. Horregatik, zozketa ikusi zuenean ez zuen zalantzarik izan, parte hartu zuen, eta saria irabazi!

Zorionak eta primeran pasa!