ICLI euskal GKEak Industria Ingeniaritzako 2019ko Sari Nazionala irabazi du Proiektu Solidarioaren kategorian

Euskadiko industria-ingeniarien “Ingeniería para la Cooperación-Lankidetzarako Ingeniaritza” (ICLI) GKEak irabazi du Ingeniarien Kutxa Fundazioaren Saria, 7.000 eurokoa, Proiektu Solidario Onenaren kategorian. Carlos Pascual Petronorren Prozesuetako teknikaria da GKEko presidenteordea eta ICLIren Bizkaiko elkarteko presidentea.

Sariak banatzeko ekitaldia Madrilgo Trenbidearen Museoan antolatu zuen Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak (CGCOII), eta saria jasotzerakoan, Miguel López Chapategui ICLIko presidenteak argi utzi zuen “industria-ingeniarien artean kontzientzia solidarioa sustatzea dela GKEaren helburu nagusia”. 

GKEak 475 bazkide ditu eta garapenaren aldeko izaera sozialeko ekintzak bultzatzen ditu munduko alderdirik behartsuenetako batzuetan. Horretarako, lankidetza-epe jakin baten ondoren, autonomia funtzionala lor dezaketen ekimenak abiarazten ditu. Jardunean daramen mende laurdenean, ICLIk 182 proiektu bultzatu ditu 25 herrialdetan, 27,8 milioi euroko guztizko aurrekontuarekin.

2012ko otsailean, Petronorrek eta EVE taldeak lankidetzan jardun zuten ICLIrekin, Ruandako Gitarama eskualdeko Kabgayiko eliz-barrutiko Caritasera bidalitako 22 ordenagailuren dohaintza eginez.