La Arena, bikain

La Arena hondartza.
Pasa den ostiralean, hilak 6, Bizkaiko bainu eremuen osasun-kontrolerako Eusko Jaurlaritzak egindako ikerketak ziurtatzen du La Arena hondartzaren egoera ona dela eta bertako uraren kalitatea, berriz, bikaina.

Bizkaian aztertutako hondartza gehienetan uraren osasun kalifikazioa “bikaina” da, eta higiene- zein osasun-baldintzak ere oso onak dira.

Uraren kalitatea ez da bikaina baina bai, ostera, “ona”, Las Arenas-en (Getxo), Armintzekoalden (Lemoiz), Laidako itsasadarrean (Ibarrangelu), eta Ea-n.

Eta ona ere ez da, bai gutxienez, “nahikoa”, bainatzeko bestekoa, Laidatxun (Mundaka) eta Karraspioko itsasadarrean (Mendexa).