Petronorrek eta Repsol Fundazioak deialdi publiko berria abiarazi dute, bosgarren urtez jarraian entitate sozialek eta GKE-ek Bizkaian burutzen dituzten ekintzak babesteko. Deialdi honen helburua kolektibo zaurgarrien bizi-kalitatea hobetzen duten proiektuen garapenean laguntzea da, integrazio soziala sustatzea eta baztertuta edo hala egoteko arriskuan dauden kolektiboen funtsezko beharrizanei erantzuna ematea.
Laguntzok eskatzen dituzten entitateek Bizkaian burututako proiektu bat aurkeztu, irabazteko asmorik gabeko entitate modura legez osatuta egon eta lan jarraituko urte oso bat izan beharko dute gutxienez, beste baldintza batzuren artean.
Guztira 15.000 euro bideratuko dira proiektu sozialetarako. Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 15ean amaitzen da. Interesa duten entitateek dokumentazio guztia gatxurrap@repsol.com helbide elektronikora bidali beharko dute.
Azaroan zehar Repsol Fundazioaren webgunean eta Petronorrenean emango dira ezagutzera proiektu irabazleak.
Deialdiaren oinarriak, hemen.
Prentsa oharra, hemen.