Somorrostro, XI. Petronor Txapelketaren irabazle

Borja Liaño Muskizko alkateak, Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikariak eta Juanjo Martinez Somorrostroko presidenteak trofeoa eman zieten Somorrostro eta Abantori.
JD Somorrostro atzo, Malecon zelai muskiztarrean izandako, XI. Petronor Txapelketaren irabazle bilatu zen.

Somorrostrok, Abanto Klubarekin eta CD Gallartarekin, atzo, Maleconen, jokatu zuen txapelketaren garaile izan zen. Azkeneko partiduan Abanto Kluba 4-0 irabazi ostean, muskiztarrek txapeldun bilakatu ziren. Abantok bigarren postua lortu zuen eta Gallartak hirugarrena.

Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikariak eta Borja Liaño Muskizko alkateak txapeldunaren kopa eman zioten Somorrostrori eta txapeldunordearena Abantori.