Ángel Gil Zerbitzu Orokorretako arduradunak Muñatones jauregian izan da haiekin. Bertan Petronorren historia eta finketa prozesua zehatz-mehatz azaldu dizkie. Ondoren, Findegiko instalazioak bisitatzeko aukera izan dute, 1/2 Kontrol Gela eta Biltegi Nagusia.
Industriagunera egindako bisitaren ondoren, Koldo González de Audikana Petronorreko Erosketa eta Kontratazio buruak, muskizko findegiaren erosketa, kontratazio eta hornikuntza eredua azaldu die, eta bereziki azpimarratu ditu azken urteotan garatu diren proiektuetako batzuk (hornitzaileen trakzio-plana, merkataritza-kontratuen digitalizazioa, Mantto kontratazio-eredu berria, etab.) eta gauzatu litezkeen beste batzuk (erosketa digitala, biltegien digitalizazioa, blockchain hornitzaileen plataforma, kontratu indexatuen eguneratzea, etab.).
AERCE 1981ean sortu zen, enpresa ertain eta handien Erosketa arduradunak biltzen dituen elkarte profesional gisa. Elkarte honen helburua da enpresaren Erosketen, Kontratazioen eta Hornikuntzen esparru osoan kudeaketa egokia eta eraginkorra egiteko teknika egokiak sustatzea, zabaltzea eta prestatzea.