Estrategia Espainiako Energia Klubak antolatutako ekitaldi batean egin da, Luis Aires AOPeko presidentea; Andreu Puñet zuzendari nagusia eta Carlos Martín zuzendari tekniko eta ingurumen zuzendaria tarteko zirela. Hirurek bere horrexetan berretsi dute sektoreak klima-aldaketaren aurkako borrokarekin hartutako konpromisoa, eta beharrezkotzat jo dute Administrazioaren, fintze-sektorearen eta bestelako sektore industrialen arteko lankidetza erronka handi honetan arrakasta lortu ahal izateko.
Sektorearen estrategiak bi helburu nagusi ditu: petrolioa fintzeko prozesuan sortutako CO2a ahalik eta gehien murriztea, eta garraio eta mugikortasunaren sektoreetan behar diren erregai likidoen ordezko isurpen gutxiko alternatiba ekologikoak sortzea.
CO2a atzitzea, hidrogeno berdea ekoiztea, karbono gutxiko lehengaiak erabiltzea eta energia-eraginkortasun bultzatzea dira, findegiak zentro hiper-eraginkorrak eta iraunkorrak bihurtzeko proposatu dituzten teknologiak, 2050erako ezdeusaren pareko isurpenak lortzeko asmoz.
Ekoerregaien aldeko Eboluziorako Estrategiak ekarriko dituen onuren artean, AOPek ekonomia zirkularraren bultzada nabarmendu du hondakinen berrerabilpenari esker, baita energiaren sorkuntza eta kudeaketaren hobekuntza (biltegiratzea, horniduraren segurtasuna), I+G+b-aren sustapena, transferentzia teknologikoa, sektoreko 200.000 lanpostuei eusteko bermea, kalitateko lanpostu egonkor berrien sorrera, eta baso-hondakinak zein bestelako lehengaiak kudeatzeko premiari lotutako landa-garapenerako aukeren sorrera ere.
Estrategia zabaltzeko, elkarteak Gobernuarekin lankidetzan jardun nahi du, eta horretarako, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren aurrean aurkeztu du dagoeneko, Ministerioak harrera ona egin diolarik.