Hiru etapek Areatza izango dute abiapuntu eta helmuga, eta bertan antolatuko diren jardueren artean, nabarmentzekoak dira egungo munduko txapela irabazi duen E Formulako ibilgailua ikusteko aukera, umeentzako karting elektrikoa edo Scalextric zirkuitu profesionala, besteak beste.
Birkarga ultra-azkarreko instalazioak erabili eta etaparik luzeena egun bakarrekoa duen mundu osoko lehenengo rallya izango da, ibilgailuen egungo autonomia-maila jendaurrean frogatzeko asmoz. Gainera, eko rallya Energia Alternatiboen Espainiako Lehiaketarako eta munduko txapelketari atxikitako 14 proben artean kokatuta dagoen FIA e-Rally Regularity Cup-erako puntuagarria izango da.
Proba Bizkaiko Motorzaleen Errege Elkarteak antolatu du, Petronorren eta Bilboko Udalaren babespean eta IBILen, DS Automobilesen eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntzaz.