I. Bilbao Petronor Eko Rallya hirira iritsiko da urriaren 11n, 12an eta 13an

Manu Núñez Petronor Innovacióneko zuzendaria, bere eskuinetan Martín Cabillo Bizkaiko Motorzaleen Errege Elkarteko idazkari nagusiarekin eta Aitor Arzuaga Ibileko zuzendari nagusiarekin batera.
-Lehiaketan parte-hartzearen munduko errekorra haustu da 47 ibilgailuekin, iaz Montecarlon jokatutako eko rallyko 41 ibilgailuen marka hobetuz.

-Proba Bizkaiko Motorzaleen Errege Elkarteak antolatu du, Petronorren eta Bilboko Udalaren babespean eta IBILen, DS Automobilesen eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntzaz.

-Birkarga ultra-azkarreko instalazioak erabili eta etaparik luzeena egun bakarrekoa duen mundu osoko lehenengo rallya izango da, ibilgailuen egungo autonomia-maila jendaurrean frogatzeko asmoz.

-Ibilgailuek 640 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute abiadura-erregulartasunaren eta kontsumo baxuen araberako puntuazioa lortzeko.

-Hiru etapek Areatza izango dute abiapuntu eta helmuga, eta bertan antolatuko diren jardueren artean, nabarmentzekoak dira egungo munduko txapela irabazi duen E Formulako ibilgailua ikusteko aukera, umeentzako karting elektrikoa edo Scalextric zirkuitu profesionala, besteak beste.

I. Bilbao Petronor Eko Rallya urriaren 11n, 12an eta 13an jokatuko da eta bertan parte-hartzearen munduko errekorra haustu da 47 ibilgailuekin, iaz Montecarlon jokatutako eko rallyko 41 ibilgailuen marka hobetuz. Ibilgailu den-denek 640 kilometro egin beharko dituzte guztira, tarteka Euskadiko mugak ere zeharkatuz. Hiru etapek Areatza izango dute abiapuntu eta helmuga, eta horrela, Bilboko eremu hau automobilaren erabilera eraginkorra sustatzea xede duen ekitaldi honen erdigune bilakatuko da, publiko guztientzat antolatuko diren hainbat jardueraren bitartez.

Eko rallya ibilgailuen eraginkortasuna baloratzea xede duen lehiaketa da, eta horretarako, ibilgailuek erregulartasuna eta kontsumo baxuak puntuatzeko ibilbidea egin behar dute. Hartara, batez besteko abiadura jakin batzuei eusteko gaitasuna neurtzen da, baita guztizko kontsumoa ere, amaierako sailkapena bi parametro horien arabera taxutuz. Hortaz, ingurumenaren aldeko konpromisoa eta lehiarekiko zaletasuna eskutik helduta dituen noegahiagoka da, motorraren zaleen gozamenerako.

I. Bilbao Petronor Eko Rallya Bizkaiko Motorzaleen Errege Elkarteak (Real Peña Motorista de Vizcaya) antolatu du, Petronorren eta Bilboko Udalaren babespean. Bizkaiko Motorzaleen Errege Elkartea 1923an sortu zen, eta harez geroztik motorraren munduko bilakaeraren eta berrikuntzaren protagonista izan da. Orain, rally hau antolatzeko erronkari heldu dio, IBILen, DS Automobilesen eta Energiaren Euskal Erakundearen, hau da, garraioek eragindako kutsadura murrizteko energia alternatiboen erabilera sustatzen duen erakundearen laguntzarekin.

Horiek guztiek lehiaketa Bilbon aurkezteko ekitaldian parte hartu dute. Bertan izan dira Alfonso Gil, Bilboko Udaleko alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzia; Asier Madariaga, Eko Rallyaren Antolaketa Batzordeko presidentea; Martín Cubillo, Bizkaiko Motorzaleen Errege Elkarteko idazkari nagusia; Manu Núñez, Petronor Innovacióneko zuzendaria; Enrique Monasterio, EVEren Garapen eta Berrikuntza arloko zuzendaria; Aitor Arzuaga, Ibil-eko zuzendari nagusia, eta Ignacio García, DS Automobileseko kudeatzailea.

I. Bilbao Petronor Eko Rallya trafiko irekiko baldintzetan jokatuko da, zirkulazio arauak aintzat hartuz une oro eta errepideetan ibilgailuen joan-etorrien normaltasunari eutsiz proba amaitu arte. Rallyan parte hartuko duten ibilgailuek gauez egingo dituzte etapen arteko birkargak. Antolatzaileek baimendutako instalazioetan bakarrik birkargatu ahal izango dute, hauek guztiak FIAko komisarioek kontrolatzen eta balioztatzen dituztelako. IBILek Areatzako kaian jarriko duen azpiegiturari esker eta Ugaldebietako hornitegian birkargatu ahal izango dute.

Lehiaketa historiako probarik garrantzitsuena izateko asmoz sortua da, eta birkarga ultra-azkarreko instalazioak erabili eta etaparik luzeena egun bakarrekoa duen mundu osoko lehenengo rallya izango da, ibilgailuen egungo autonomia-maila jendaurrean frogatzeko asmoz. Era berean, parte-hartzearen munduko errekorra haustea espero da, iaz Montecarlon jokatutako eko rallyko 41 ibilgailuen marka hobetuz.

Gainera, eko rallya Energia Alternatiboen Espainiako Lehiaketarako eta munduko txapelketari atxikitako 14 proben artean kokatuta dagoen FIA e-Rally Regularity Cup-erako puntuagarria izango da.

Areatza, I. Bilbao Petronor Eko Rallyaren erdigunea

Irteera eta helmuga Areatzan izango dituzten lehiaketako hiru etapek Bilboko eremu hau rallyaren erdigune bihurtuko dute. Nahi duten guztiak bertara ingura daitezke ibilgailuen irteerak eta iritsierak ikusteko eta eko rallyaren harira antolatuko diren jarduera guztiez gozatzeko.

Programatutako jardueren artean, nabarmentzekoa da 2019ko munduko txapelketa eta 2018a irabazi zituen egungo E Formulako ibilgailua, edota Student Formula eta Tecnalia bezalako erakundeek garatutako ibilgailu elektrikoen prototipoak ikusteko aukera, besteak beste. Era berean, umeentzako karting elektrikoa, Scalextric zirkuitu profesionala eta gidatzeko simulagailuak egongo dira, baita energia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen azken modeloen erakusketa eremua ere.

Horrela, I. Bilbao Petronor Eko Rallya ibilgailu elektrikoaren inguruko parerik gabeko ekitaldia izango da, lehiaketa bitxi hau publikoari hurbilduz eta eskuragarri dauden azken modeloen ezaugarriei buruzko zein birkargarako teknologiari buruzko azken berritasunak herritarrekin partekatuz.

Intereseko datuak:

-Zer: I. Bilbao Petronor Eko Rallya, Energia Alternatiboan Espainiako Txapelketarako eta FIA e-Rally Regularity Cup deritzonerako puntuagarria

-Non: Bilboko Areatzan

-Noiz:

  • Urriak 11, ostirala:
      • Irteera: 16:00-17:00etan
      • Iritsiera (estimazioa): 20:00-21:00etan
  • Urriak 12, larunbata:
      • Irteera: 08:30-09:30etan
      • Iritsiera (estimazioa): 12:00-13:00etan
      • Irteera: 16:00-17:00etan
      • Iritsiera (estimazioa): 23:00-00:00etan
  • Urriak 13, igandea:
        • Irteera: 09:30-10:30etan
        • Iritsiera (estimazioa): 13:30-14:30etan 

     

  • Bilboko Areatzako jarduerak:

 

  • Urriak 11, ostirala:
      • 2018an eta 2019an E Formulako munduko txapelketa irabazi zuen DS Techeetah Formula E Team ibilgailuaren erakusketa. 15:00tik aurrera.
      • Beste prototipo elektriko batzuen erakusketa (Student Formula, Tecnalia, etab.) 15:00tik aurrera.
      • Eenergia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen azken modeloen erakusketa eremua.15:00tik aurrera.
  • Urriak 12, larunbata:
      • Gidatzeko simulagailuak. 11:00tik 21:00ra.
      • 2018an eta 2019an E Formulako munduko txapelketa irabazi zuen DS Techeetah Formula E Team ibilgailuaren erakusketa. 11:30tik 18:30ra.
      • Beste prototipo elektriko batzuen erakusketa (Student Formula, Tecnalia, etab.) 11:30tik 18:30ra.
      • Eenergia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen azken modeloen erakusketa eremua. 11:30tik 18:30ra.
      • Umeentzako karting elektrikoa. 12:00tik 14:00ra. / 16:00tik 20:00ra.
      • Scalextric zirkuitu profesionala 11:00tik 21:00ra.
  • Urriak 13, igandea:
      • 2018an eta 2019an E Formulako munduko txapelketa irabazi zuen DS Techeetah Formula E Team ibilgailuaren erakusketa. 11:30tik 18:30ra.
      • Beste prototipo elektriko batzuen erakusketa (Student Formula, Tecnalia, etab.) 11:30tik 18:30ra.
      • Eenergia alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen azken modeloen erakusketa eremua. 11:30tik 18:30ra.
      • Umeentzako karting elektrikoa. 12:00tik 14:00ra.