Idoia Carretónek “La Despensa del Etxanobe-n” gastronomia esperientzia irabazi du

Idoia Carretón.
Idoia Carretón muskiztarra Petronorrek Fernando Canales sukaldari ezagunaren “La Despensa del Etxanobe” jatetxerako zozkatu duen bi pertsonarentzako esperientzia gastronomikoaren irabazlea da.

Idoiak, bere senarrarekin batera, “La Despensa del Etxanobe” den inguru moderno, atsegin eta paregabean Bilbao Menua dastatzeko aukera izango du.

Muskizko auzokide eta Petronorren langile honek gure webgunea “askotan”  bisitatzen duela aitortu du, baita gure zozketetan “etengabe”  parte hartzen duela ere esan du, “oso ondo daudelako eta mota askotarikoak direlako, hori gainera ez da arruntena”.

Ondo pasa bikote!