1120 pertsona inguru bildu ziren larunbatean Donibaneko zelaian, Petronorren babesa duen, Mello Sarian parte hartzeko. Mendi martxaz eta lasterketaz gainera, 12K froga antolatu zen eta Martxa Txikia –zeinetan 340 umek parte hartu zuten-. Aurten bikoteentzako modalitatea ere izan da, emakumeentzat, gizonentzat eta mistoentzat, 25 kilometrokoa.
Sailkapenei dagokienez, Gizonezkoen mailan Ismail Razga izan zen lasterketa absolutuaren garailea, Kepa Vallejo eta Borja Fernandezen aurretik. Emakumezkoen kasuan Zutoia Odriozolak helmuga zeharkatu zuen lehena izan zen, Zuriñe Frutos bigarren eta Gina Pinto hirugarren.
Muskizko korrikalariei dagokionez Azibar Santos izan zen txapelduna, Xabi Díaz bigarren eta Jorge Berezo hirugarren. Emakumezkoen mailan Mari Carmen Mouro izan zen garaile.
12K lasterketan hurrengoak izan ziren lehenengo sailkatuak: Joseba García, Sergio López eta Brahim Elasri. Emakumezkoetan: Nerea Eugenia Iturriaga, Aiara Garaialde y Mariñe Izaola. Jon Baz eta Eva Romón izan ziren herriko irabazleak.
Elkartasunaren alde, edizio honetan bildutako diruaren parte bat ARNASAri (Fibrosi Kistikoaren Bizkaiko Elkartea) emango zaio. Gainera, Mello mendiaren ingurua gogor astindu zuten suteen ondoren, Petronorren eta Udalaren laguntzaz, mendiaren gutxi gorabehera 5.000 metroko azaleran garbiketa eta landaketa lanak egingo ditu kirol eta kultura elkarte honek. Proiektu hau 2020ko martxorako egitea aurreikusi da, eta herriko hezkuntza zentroen laguntza izatea ere espero da, bertako espezietako 600 zuhaitz landatzeko.