Nafarroako Unibertsitateko biologia ikasle zein irakasleek Petronor bisitatu dute

Nafarroako Unibertsitateko biologia ikasle zein irakasleak Muñatones Jauregian.
Nafarroako Unibertsitateko biologia ikasle zein irakasleek Petronor bisitatu zuten atzo, findegia, fintze prozesua eta, bereziki, ingurumenarekin duten konpromisoa gertutik ezagutzeko xedez.

Gualber Atxurra Erakunde Harremanetako teknikaria haiekin izan zen Muñatones Jauregian, Petronorren historia, haren ikuspegia eta estrategia, ekoizpen eskema eta helburuak ezagutarazteko. Jarraian, Itziar Salces Kalitate eta Ingurumen teknikariak Findegian ingurumena zaintzeko eta ahalik eta gutxien kaltetzeko hartzen diren neurrien berri eman zien.

Hitzaldien ostean, Petronorreko instalazioetatik ibili, 1/2 kontrol-gela ikusi eta Lucero lurmuturreko Itsas Terminala bisitatzeko aukera izan zuten.