Petronorrek pick-up ibilgailua eman dio dohaintzan Muskizko Babes Zibilari

Borja Alea Muskizko Babes Zibileko Boluntario Taldearen kidea, Borja Liaño Muskizko alkatea eta José Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria, gaur goizean. Argazkia: Muskizko Udala.
Petronorrek eta Muskizko Udalak, 4 urterako, lankidetza akordioa sinatu dute, herriko bizilagunen segurtasuna babestu eta indartzeko. Hitzarmen honen bitartez, Muskizko Babes Zibileko Boluntario Taldeak pick-up motako lur orotako ibilgailua jasoko du Findegiaren partez.

Petronorrek pick-up ibilgailua dohaintzan ematearen arrazoia estu-estu lotuta dago Muskizko Babes Zibilak zenbait esku-hartzetarako, eta bereziki irisgarritasun zaileko lekuetara iristeko mota horretako ibilgailu bat izateko agertu duen premiarekin.

Petronorrek 2016ko apirilean udal elkarte honekin sinatu zuen lehendabiziko hitzarmen bat, herritarren segurtasuna indartzen laguntzeko helburuz, Babes Zibileko boluntarioei laguntzeko prestakuntza ekintzak antolatu eta baliabide materialez hornitzeaz gain. Harez geroztik, esku-hartzeko ibilgailuarekin batera, Muskizko findegiak lehen laguntzetarako postu aurreratu eramangarria, desfibrilagailu bat, esku-hartzeko motxilak, suteen aurkako ekintzetarako babes pertsonaleko ekipamendua, garraiorako ibilgailu bat eta bestelako baliabideak hornitu dizkio.