Anne de Pablo, ziklokrosseko Bizkaiko txapelduna

Anne de Pablo txirrindulari muskiztarra.
Anne de Pablo Mendiz-Mendi Petronor taldeko muskiztarrak Bizkaiko Ziklokros txapeldun izendatu zen larunbatean, junior mailan, Garaiko Ziklokross Sari Nagusiaren barruan; Euskadiko Txirrindularitza Federazioak babesten duen ziklokross egutegiko bederatzigarren proba.

Bizkaiko Txapelketako junior mailako txapelduna izateaz gain, Anne bigarren geratu zen Garaiko Ziklokross Sari Nagusiko proba orokorrean, helmuga zeharkatu zuen lehen bizkaitarra izan zelarik.

Emakumezkoen sub-23 mailan Paula Suarezek (Laboral Kutxa) irabazi zuen Bizkaiko Txapelketa, eta gizonezkoen Élite-Sub23 kategorian Jon Munitxa (Eiser Hirumet) izan zen txapelduna.