Elorrieta-Erreka Mari LHII-ko ikasleek Petronorren laborategia bisitatu dute

Elorrieta-Erreka Mari LHII-ko ikasleak Miguel Ángel Sínobasekin, Petronorren.
Elorrieta-Erreka Mari LHIIko ikasle talde batek Petronorreko laborategia bisitatu du, petrolioaren kimika eta finketa prozesua modu sakonago batean ezagutzeko.

Miguel Ángel Sínobas eta Nerea Mendizabal Petronorreko Laborategiko burua eta kudeatzailea, hurrenez hurren, Muñatones jauregian izan dira haiekin, Findegiaren funtzionamenduari buruzko hitzaldia emateko.

Ondoren, laborategira joan dira eta han Estibaliz Cervero Kromatografiako burua taldera gehitu da, analisi kimikoko ekipoen funtzionamenduari buruz hitz egiteko eta findegiko produktuak eta horien ezaugarri garrantzitsuenak erakusteko.