Petronor 2050: “Eragile garrantzitsua mugikortasun iraunkorrean eta sorkuntza banatuan”

“2030eko etorkizun hurbilean bere jarduera industriala sendotzea da Petronorren estrategia. Industria Planta energetikoa, Europako fatxada atlantikoko erregai-produktuen erreferentziazko hornitzailea, iraunkortasunaren, energia-eraginkortasunaren eta ekonomia zirkularraren balioa nabarmentzeko helburuekin bat datorrena. Eta 2050. urteari begira, eragile garrantzitsua izatea mugikortasun iraunkorrean eta sorkuntza banatuan. Horrek barne aldaketa kultural sakona dakar, merkatuaren beharretara egokitzen ez den enpresa bat hil egiten delako”  dio Emiliano Lopez Atxurra Muskizko findegiko presidenteak Diario Vasco egunkariari eskainitako elkarrizketan.

Gainera, Lopez Atxurrak azpimarratu duenez, Petronorren  “proaktiboak eta eragileak gara CO2 isurien murrizketan, bai energia-eraginkortasuneko arrazoiengatik, bai fabrikatuko ditugun produktu berriak karbono gutxiko teknologietan zentratuta daudelako eta sektore garrantzitsuetan eragina dutelako, hala nola petrokimikan, automobilgintzan, hondakinen tratamenduan edo bizitegi-klimatizazioan”. 

Zentzu horretan, Petronorrek ekoerregaien eta hidrogeno berdearen ekoizpenean lanean ari dela aurreratu du Konpainiako presidenteak.

Elkarrizketa osoa, hemen.