Atzo Euskalduna Jauregian antolatutako jardunaldian, Gizarte Erantzukizun Korporatiboa (GEK) eta Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) beren erakundeen izatean integratzeko konpromisoa duten enpresetako eta zuzendaritza-taldeetako arduradunek beren esperientziak, jardunbide egokiak eta etorkizuneko ikuspegia ezagutarazi zituzten. Ildo horretatik, Ainhoak azaldu zuen Petronorrentzat GKSa “enpresak garapen iraunkorrari egiten dion ekarpena” dela, “erabakiak hartzeko prozesuan ingurumen-ardurak barneratzea, legea betetzetik harago joatea, interes-taldeen itxaropenak kontutan izanda”. Horrez gain, Petronorren 2016-2020 Plan Estrategikoaren ildoak aurkeztu zituen, baita findegiaren Iraunkortasun Planaren ardatzak eta ekintzak ere.
2019ko Iraunkortasun Planaren ardatzen artean dago klima-aldaketa, eta energia-eraginkortasunari eta CO2 murrizteari dagokienez gauzatu diren ekintzak: 2017rako, Petronorrek 73 milioi euro inbertitu zituen energia-eraginkortasuneko ekintzetan, eta CO2 isuriak %23 murriztu zituen, 2010. urtearekin alderatuta; hau da, 660Kton CO2 isuri aurreztuz.
Sektorea eboluzionatzen ari da, isuri gutxiko etorkizun baterantz, eta EBren araugintza- eta deskarbonizazio-helburuek merkatu berriak baldintzatzen dituzte. Testuinguru horretan, finketa sektoreak erronka bikoitza duela aipatu zuen Regilek: energia beharrak asetzea eta karbono isuriak murriztea.
Amaitzeko Petronorreko Prozesuen kudeatzaileak findegiak epe luzerako duen isuriak murrizteko estrategiaren berri eman zuen, “klima aldaketaren aurkako borroka gure DNAn dagoelako”.