Propanoaren horniketa-jarduera inguruko eskualdeetara hedatzeko asmoa konpainiak 2016an merkataritza-negozioak zabaltzeko abiatutako estrategiari atxikita dago. Frantzian, Repsolek gasolioak, fuel-olioak, lubrifikatzaileak, hegazkinentzako erregaiak, asfaltoak eta bestelako espezialitate eta produktu petrokimikoak banatzen ditu dagoeneko.
Repsolek zerbitzu integrala eskaintzen die Frantziako bezeroei, hasierako aholkularitza, instalazioa, abian jartzea eta urteko egun guztietako mantentze-lanak barne. Sustapeneko eskaintzaren arabera, zerbitzua abenduaren 31a baino lehen kontratatzen duten bezeroek 250 euroko deskontua lortuko dute propano gasaren andela lehenengo aldiz betetzen dutenean.
Propano gasa hiri zein landa eremuetan bana daitekeen energia eraginkorra da. Mantentze-lanen kostu txikiagoak eta berotegi-efektuko gas isurpen murritzagoak ditu bereizgarri.