0KM-ko energia berriztagarria ekoizten hasi da Petronor

Gaurtik aurrera, autokontsumorako Somorrostro Prestakuntza Zentroan jarritako 98 kW-eko sorkuntza fotovoltaikoko planta findegitik kanpo Petronorrek sortzen dituen lehen kWh-ak ekoizten hasi da. Sorkuntza banatuarekin lotutako egitasmoen baitan, konpainiaren deskarbonizazio eta dibertsifikaziorako estrategia betez enpresak datozen hilabeteetan abiarazi nahi dituen instalazioetatik lehena da.

Proiektu honekin Somorrostro Prestakuntza Zentroak bi helburu betetzen ditu. Lehena sare elektrikoarekiko bere menpekotasuna gutxitzea da, instalazio honek gaur egun kontsumitzen duen energiaren %20 eta 30 artean eskainiko baitio. Bigarren xedea hezkuntza koalifikazio berrietan aurrera egiteko azpiegitura hau lagungarri izatea da.

Aipatu beharra dago proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren HAZITEK 2019 Programaren babesa jaso duela.