2.000 hegazti baino gehiago bildu dira Expoavesen

Expoaves azoka Gallartako Txikito pilotalekuan.
Expoaves, Euskadiko hegazti-azokarik handiena, Gallartako Txikito pilotalekura itzuli zen joan den asteburuan, 2.000 hegazti eta 150 hazle baino gehiagoren partaidetzaz.

Petronorren babesa duen azoka honen laugarren edizioak Abanto-Zierbenan ehunka oilo, uso, indioilar, anatida, txori … eta Toulousetik iritsitako 50 antzara baino gehiago bildu zituen, Euskadin izandako kontzentraziorik handiena. Untxiek ere, hegazti-azoka izan arren, protagonismo berezia izan zuten. 20 kilo arteko Flandesko ale batek harritu zituen bertaratutako guztiak.

Expoaves azoka berezia da, 2 mila hegazti ezberdin baino gehiago esparru berean biltzen baititu; gainera, lehiatzen dira eta beren trebetasunak erakutsi behar dituzte.