Ballonti BHIko ikasleak Petronorren izan dira

Ballonti BHIko ikasleak Muñatones Jauregiko atrioan.
Ballonti BHIko 36 ikasle taldeak Petronor bisitatu zuen atzo, findegia gertutik ezagutzeko.

Ángel Gil Zerbitzu Orokorretako arduraduna haiekin egon zen findegiaren, haren historiaren, antolaketaren eta ekoizpen-prozesuaren aurkezpen orokorra egiteko.

Ondoren, ikasleek instalazioetan zehar zirkuitu bat egiteko aukera izan zuten, kontrol geletako bat bisitatu eta Lucero lurmuturreko Itsas Terminala ikusi.