Bilboko Koralak Gabonetako kontzertua eskainiko du Muskizen

Bilboko Koral Elkarteko abesbatza mistoa.
Bilboko Koral Elkarteko abesbatza mistoa.
Bilboko Koral Elkarteko abesbatza mistoak Gabonetako kontzertua eskainiko du abenduaren 13an, Muskizko Meatzari Aretoan, arratsaldeko 20:00etan.

Enrique Azurzaren zuzendaritzapean, Alberto Sáez pianoan eta Loli Hernández eta Estíbaliz Sánchez sopranoen partaidetzaz, Bilboko Koralak “la marimorena”, “Lau teilatu”, “Aita gurea”, “Ave María” eta “Gloria in excelsis deo” abestiak, besteak beste, kantatuko ditu, bertaratutako guztien gozamenerako.

Petronorren eta Bilboko Koral Elkartearen arteko lankidetza-hitzarmenaren barruan sartzen da kontzertu hau, mota honetako kultura-jarduerak sustatzeko helburuz sinatua.

Bilboko Koral Elkartea 1886an sortu zen, musika, oro har, eta abesbatza, bereziki, garatzeko. Urteetan zehar arrakasta, sariak eta ospe handia hartuz joan dira.

Kontzertuaren programa, hemen.