Bizkaiko Eraikuntza Institutuko ikasle zein irakasleak Petronorren izan dira

Bizkaiko Eraikuntza Institutuko ikasle zein irakasleak Petronorren.
Bizkaiko Eraikuntza Institutuko Arrisku Profesionalen Prebentziorako Goi Mailako Heziketa Zikloko ikasle zein irakasleek Petronor bisitatu dute gaur.

Angel Gil Zerbitzu Orokorretako arduraduna haiekin izan da bisitan zehar. Bisitaldia Lucero Lurmuturreko itsas terminalean hasi da. Bertan, Bilboko Portuaren historiari buruz hitz egin die, findegiaren garapenari lotuta, baita petrolioa deskargatzeari buruz, portuko trafikoari buruz eta Domoan kokea biltegiratzeari buruz ere, besteak beste.

Ondoren, Muñatones Jauregiko atrioan bildu dira bisitariak, Angelek fintze prozesuaren eta, oro har, findegiaren inguruan orokorrean emandako azalpenak entzuteko. Solasaldi labur honen ondoren, Petronorren instalazioetatik ibilbidea egin dute, bereziki 1\2 Kontrol Gela bisitatuz.