EHUko Ingeniaritza Kimikoko Graduko ikasleak, Findegian

EHUko Ingeniaritza Kimikoko Graduko ikasleak, gaur goizean, Petronorren.
EHUko Ingeniaritza Kimikoko Graduko Petrolio eta Petrokimika ikasgaiko 4. mailako ikasleek Petronor bisitatu dute gaur goizean, finketa prozesu konplexua bertatik bertara ezagutzeko.

Ángel Gil Zerbitzu Orokorretako arduradunak Muñatones Jauregiko atarian egin die harrera, eta, bertan, findegiaren historiaren, ekoizpen eskemaren eta ikuspegiaren berri eman die.

Jarraian, Petronorren instalazioak gertutik ezagutzeko aukera izan dute, bereziki 1/2 Kontrol Gela eta Lucero lurmuturreko Itsas Terminala.