López Atxurrak dio Petronor “trantsizio energetikoan eragile garrantzitsua” izango dela

Emiliano López Atxurra bere hitzaldian zehar.
Emiliano López Atxurra bere hitzaldian zehar.
Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak gaur nabarmendu duenez Petronor “eragile garrantzitsua izango da trantsizio energetikoan”  eta Bilboko Euskalduna Jauregian enpresaren Urteroko Jardunaldian bildu diren 300 lagunekin partekatu du  “etorkizun betekoa den proiektu batean egotearen harrotasuna”.  López Atxurraren irudiko bide horretan oso garrantzitsuak dira lankidetza, barrura begira zein eragile teknologikoei dagokienez, edo-ta jarrera, “erabakigarria denez gero, ezin baitzaie irtenbide zaharrak eman arazo berriei”,  desafioei  “ikuspegi zabalarekin”  aurre egite aldera.

Gainera, teknologiaren alde egin du  “munduak aurrera egin dezan”  ahalbidetu duen tresna eraldatzaile gisa eta berrikuntza teknologikoaren eta eraldakuntza produktiboaren arteko lotura azpimarratu du. Azkenik, belaunaldien arteko elkartasunaz ohartarazi du eguneroko zereginari perspektibaz ekiteko.

Bere aldetik, Petronorreko kontseilari delegatu José Gregorio Luquek 2019ko mugarrien eta urte berriko desafioen errepasoa egin du eta gogorarazi duenez  “efizientzia hobetuz posible da onenen artean egotea”. Repsoleko Negozio Industrialen eta Trading-eko zuzendari Juan Antonio Carrillo de Albornoz-en ustez 2020a “aukeraz beteta dago Petronorren moduko findegi batentzat”.