Nerea Monek abentura biziko du The Legend Escape Room-ean

Nerea Mon.
Nerea Mon da The Legend Escape Room-eko abenturaren irabazlea, eta lau lagunekin batera gozatu ahal izango du.

Nerea eta bere lagunek esperientzia berri bat biziko dute The Legend (Sarturtzi) zuzeneko ihesgelan, non benetako abenturazale bihurtuko diren misio garrantzitsu batekin: Chaaken maya tenplua esploratzea.

Ez da Sanfuentesko bizilagunarentzat lehen ihesgela izango, “10 edo 12” egin dituela aitortu baitu, baina asko gustatzen zaizkiola onartu du. Gozatu abenturaz!