Petronorrek 2019ko balantzea egin du etorkizunera begira

Petronorren urteko koordinazio-jardunaldian parte hartu dutenen familia-argazkia.
Petronor urteko koordinazio-jardunaldia izaten ari da gaur, Euskalduna Jauregian. Jardunaldi horretan, “Trantsizio energetikoa, konponbidearen parte gara” izenburupean, 2019an egindakoa aztertzen ari da, etorkizuneko erronkei begira. Findegiko hainbat sailetako 300 lagun baino gehiago ari dira topaketan parte hartzen.

Goizeko programa Juan Antonio Carrillo de Albornoz Repsoleko Finketa Arloko Operazio zuzendariak eta Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidenteak hasi dute, Repsol Taldearen eta Petronorren estrategia aurkeztuz, hurrenez hurren, eta etorkizuneko erronkak mahai gainean jarriz. Jarraian, José Gregorio Luque Petronorreko kontseilari ordezkariak hartu du hitza, 2019ko ekitaldiko emaitzak eta lorpenak ezagutarazteko, 2020rako helburu berriak eta jarduera-ildo nagusiak azaltzeaz gain. Segurtasuna eta ingurumena; operazioak; trantsizio energetikoa; ingeniaritza, fidagarritasuna eta mantenua; berrikuntza, eta Konpainiaren etorkizuna ere hizpide izan dituzte gaur goizean.

Arratsaldean, beste jarduera batzuekin jarraitu dute eta ohiko familia argazkia egin dute.