Petronorrek 2020rako egutegia kaleratu du

Petronorren 2020ko egutegia.
Petronorrek 2020rako egutegia kaleratu du, 12 irudirekin, babesten dituen gizarte, kultura eta kirol ekitaldien adierazgarri.

Jesus Mª Lazkanoren eta Josu Veneroren “Artiko” laburmetraiaren argazkia azal gisa izanik, 2020ko egutegiak Zierbenako ontzi tradizionalen jaialdiko irudi batekin irekitzen du urtea: Kantauri Fest. XI. Petronor Futbol Txapelketak, XX. Ivan Lopez Ziklokross Memorialak, X. Gallarta-Gallarta Zikloturista Martxak, Muskizko XIII. Ehiza, Arrantza eta Ingurumen Azokak, auto klasikoen XIV. Nazioarteko Rallyestone-ak, estropaden XXXVI. Petronor Ikurriñak, Merosina defizitagatik Hondarribia-Muskiz elkartasunezko zeharkaldiak, Zierbenako X. Familia Lasterketak, Katxete Bola-jokoko III. Petronor Masterrak, Bilbao Petronor I. Eco Rallyeak, eta Alberto Ríos musikariaren omenezko kontzertuak osatzen dute egutegia. Hau da, 12 irudi, Petronorrek inguruko gizartearekin duen konpromisoaren parte baten laburpena.

Findegiak egutegiaren 7.000 ale banatu ditu dagoeneko Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako herritarren artean.

Egutegia, hemen eta hemen.