Petronorren XX. Operadore Ikastaroa hasi da gaur

Familia-argazkia etorkizuneko 16 operadoreekin.
Petronorrek Planta Kimikoko Operadore Ikastaroaren XX. edizioa aurkeztu du gaur, berezitasun teknikoetako goi mailako heziketa zikloetako 16 ikasle operadore moduan heztera bideratua.

16 ikasleek –700 hautagaien artean hautatutako 15 gizon eta emakume 1- dual formatuan heziketa teorikoa zein praktikoa jasoko dute hurrengo 7 hilabetetan zehar, 985 ordu arte. Azpimarratu beharra dago ikasleen %62,5a inguruko herrietakoak direla.

Lanbide eta Somorrostro Irakas-gunearen kolaborazioarekin garatutako, ikastaro honetan hezkuntza eredu berria aurkezten da, zeinetan ikaslea bere prestakuntzaren protagonista nagusia den, ebaluaketa sistema autonomoaren eta Tutoreen Klubaren laguntza izanik.

Muñatones Jauregian egindako ekitaldian, Petronorreko kontseilari ordezkaria den Jose Gregorio Luquek ikasleak zoriondu ditu ikastaroan parte hartzea merezi izateagatik, eta lan-etorkizun garrantzitsu bati ateak ireki diezazkiokeen aukera hau ez galtzera animatu ditu. Gogorarazi die “segurtasuna funtsezko faktorea dela Petronorren”,  eta haiengandik  “begiak erne eta segurtasunarekin konprometituta izatea”  espero duela esan die.

Javier Laiseca Somorrostroko zuzendariak gogorarazi duenez, ikastetxea laguntzaile estua da Petronorreko lan-prestakuntzarik onenean, eta behar dutenean laguntzeko prest agertu da: “Dagoeneko hemen egoteak ez du esan nahi zuetaz ahaztuko garenik. Zuen esanetara jarraitzen dugu, nahi duzuenerako”.