Repsol zero isurpen garbia duen konpainia izango da 2050ean

Iraunkortasunaren aldeko konpromisoari eutsiz, Repsolek (talde horretakoa da Petronor) 2050. urtean zero isurpen garbi lortzeko helburua finkatu du, asmo handiko xede hori bere gain hartu duen sektoreko lehenengo konpainia delarik.

Aldi berean, murrizketari dagozkion helmuga berriak zehaztu ditu karbono-intentsitateari buruzko adierazlean, 2016ko kopuruak oinarritzat hartuz: % 10eko murrizketa 2025erako, % 20koa 2030erako eta % 40koa 2040rako, 2050ean lortu beharreko zero CO2 isurpen garbiren helburura hurbiltzeko asmoz.

Xede horri begira, estrategia, jarduera eta inbertsioak berrorientatu beharko ditu negozio-plan berri eta zorrotzagoen arabera, trantsizio energetikoarekin nahiz Parisko Akordioan planetako tenperaturaren igoera gutxienez bi gradu zentigrado murrizteko zehaztutako klima-aldaketari buruzko helburuak betetzearekin lerrokatuta.

Testuinguru honetan, konpainiak Parisko Akordioan adostutako klimari buruzko helburuekin bat datorren agertoki berria onartu du petrolio gordinaren zein gasaren prezioetarako. Horren aplikazioak Taldearen zenbait aktiboren kontabilitate-balioa zuzentzera behartuko du. Horren inpaktua 4.800 milioi euro ingurukoa izango da zergen ostean, eta 2019ari dagokion emaitza murriztuko duen arren, ez die eragingo eskudiruaren sorkuntzari eta akziodunei eman beharreko ordainsariari, Espainiako burtsako eta sektorearen mundu osoko erakargarrienetakoa baita.

Upstream arloan, lehentasuna emango zaio balioaren eta eskudiruaren sorkuntzari, ekoizpena handitzearen gainetik. Industria arloko eragiketetan, oraingo lidergoari eutsiko zaio fintzearen errentagarritasunean, eta deskarbonizazioari buruzko helbururik zorrotzenak gehituko zaizkio, bio-erregaien nahiz karbono-arrasto murritzeko produktu kimikoen ekoizpena handitzeaz gain. Negozio berrietan, 2025erako karbono gutxiko elektrizitatea sortzea da aintzat hartu den asmo handiko helburua.

Eskakizun handiagoko agertoki berri honetan oinarrituta landuko du 2021-2025eko Plan Estrategikoa, 2020aren lehen erdialdean merkatuaren eta inbertsiogileen aurrean aurkeztuko duena.

Prentsa-adierazpena, hemen eta hemen.